Adituen arabera, haurrak, batez beste, hamar-hamaika urterekin hasten dira Internet erabiltzen. Asko egunero konektatzen dira eta astean zehar orduak ematen dituzte pantaila aurrean. Haur eta gaztetxoak erraz hurbiltzen dira teknologia berrietara eta abantaila ukaezinak dituzte hezkuntza, gizarte eta aisialdi esparruetan. Baina benetan eskaintzen dituzten aukerei etekina ateratzeko segurtasuna bermatuz, ezinbestekoa da teknologia berriek dituzten arriskuak ondo ezagutzea eta nola aurre egin jakitea. Horixe da hitzaldi-tailer hauen xede nagusia.
Berriak
Hitzaldi-tailerrak: “Ba al dakizu zer egiten duten zure seme-alabek pantaila aurrean?
Internetek onurak ekarri dituen neurri beretsuan ekarri ditu arriskuak. Adituek zabaldu nahi duten mezua da: “Ezkutatzeko ezer ez, babesteko asko”. Segurtasunean sakontzeko xedez, Azkoitiko Gazteria Zerbitzuak hitzaldi-tailerrak antolatu ditu nerabe eta familiei zuzenduta. “Ba al dakizu zer egiten duten zure seme-alabek pantaila aurrean?” izenburupean, teknologia berrien erabilera segurua eta osasuntsua sustatzea helburu duen Pantallas Amigasek zuzenduko ditu hitzaldi-tailerrak. Bi saio eskainiko dira, osagarriak direnak elkarren artean, eta abenduaren 15ean eta 16an izango dira Elkargunean, arratsaldeko 15:15etik 16:45era.