Chefs ikuskizunak ospe handiko sukaldariburu baten istorioa kontatzen du. Inspirazioa galdu du chefak eta errezeta ikusgarri eta berritzailea bat egiteko, zentzu askorik gabeko sukaldari taldean fidatu beharrean aurkitzen da, bere jatetxeak dituen izarrei eusteko. Aldi berean, munduko sukaldaritza ezberdinetatik ibilaldia egingo da, elikagaiekin dugun harremana, elikatzen gaituzten animaliak, sukaldeak eta zaporeak gogora ekarriz. “Egoak agertuko dira, sukaldari-izarren arteko lehia eta Yllanaren kazolara umorez erortzen den beste guztia”.
Berriak
Yllana antzerki konpainiak “Chefs” ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean
Umorea sortzeko duen modu partikularrarekin bueltan da Yllana antzerki konpainia. Keinu bidezko umore antzerkiarekin bigarrenez dator Baztartxo Antzokira. Iaz “Lo Mejor de Yllana” taulatu bazuten, oraingo honetan “Chefs” ikuskizuna aurkeztuko du taldeak. Hitzordua larunbatean da, abenduaren 12an, 19:00etan.
Yllanak 29 urte daramatza eszenatoki batetik bestera. Bere ibilbidean zehar 30 antzerki ikuskizun ekoiztu ditu, komediaren baitan erreferentziazko talde bilakatuz.