Epaimahaiak hiru sari banatuko ditu erosketa bonuetan, ez eskudirutan. 350 euroko, 250 euroko eta 150 euroko sariak izango dira.
Herritarren saria, berriz, 150 euroko balioa duen bonua izango da.
Herrixen elkarteak otarra eder bat ere banatuko du. Herrixen elkarteko bazkide diren komertzioen arteko lehiaketa egingo du Facebook bidez.
Covid-19aren eraginez, aurten ez da jende ugari bilduko duen sari banaketarik egingo. Hau dela eta, abenduaren 23an, epaimahaikideak irabazle suertatu diren saltokietara bertara joango dira saria ematera.
Izen-ematea
Azkoitiko Udaletxeko Herritarren Harrera Bulegoan, Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 1go solairuan) edo herrixen@hotmail.com helbidean. Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea, eta apuntatzeko azken eguna abenduaren 11 izango da, 15:30ean. Egun horretarako erakusleihoa prest izan beharko dute lehiaketako parte hartzaileek eta erakusleihoaren argazki bat bidali beharko dute Herrixen Merkatari elkartera (herrixen@hotmail.com mailez edo 608313024 whatsappez) edo Azkoitiko Udaleko kultur sailera (kontxi@azkoitia.eus).