Cristina Ruedak zuzendutako dokumentala iaz estreinatu zen. Aldartek, LGTBI Arreta eta Dokumentazio Zentroak egin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako dokumental honen bidez laburtu nahi izan dituzte “Sexu orientazio eta genero-identitateagatik gertatzen diren gorroto-delituei aurre egiteko estrategiak: begirada orokor ba” ikerketan jasotako ondorio azpimarragarrienak, eta, bide batez, hainbat testuingurutan LGTBI pertsonek bizi duten errealitatea azaleratu.
Era berean, OSGI gorroto-delituen begirada zabalagoa eskaini nahi izan dute, esperientzia pertsonal zein kolektiboetan oinarritzen diren bizirauteko ekintzetan, aurre egiteko mekanismoetan eta eraldatzeko estrategietan ikuspuntua jarrita.