Udalak urteak daramatza tratamendu ez irristakorra ematen erabilienak diren eta arrisku gehien duten gune edo kaleetan segurtasuna bermatzkeo. Iaz Julio Urkixo eta Plazaberri artean eman zen tratamendua, Inazio Iriarte Margolaria kaleko tarte batean eta Parrokia aurrean. Helburu berarekin, eskuhartu zen aurretik Julio Urkixo etorbidean, Santa Klara, Ugarte eta Jandonianiz kaleetan, Bizkargi eta Aita Madinabeitia plazetan edota Elkarguneko tunelean.
Berriak
Tratamendu ez labaingarria kaleetan
Udalerriko bi zonaldetan tratamendu ez labaingarria aplikatu da, irristadak eta erorikoak saihesteko, eguraldi txarrarekin eta euriarekin arriskua areagotu egiten da-eta gainera. Zehazki, tratamendua eman da Trenbidearen Zumardia kaleko 3 eta 33 zenbakien artean, alegia,gutxi gorabehera Aizkibel Liburutegi aurreko arkupeetatik hasi eta Juin kaleko bidegurutzera doan tartean.
Halaber, Trino Uria kaleko 5 eta 7 zenbakien artean ere tratamendu bera aplikatu da. Lanen aurrekontua 20.760,99 eurokoa da.