Berriak
Hasi dira Gabonetako argiak pizten
Gaur arratsaldean piztu dira Azkoitian Gabonetako lehenengo argiak. Besteak beste, Plazaberri eta eliza ataria argiztatu dira gabon kutsua emanez kaleei. Urtero zonaldeka pizten dira argiak, argiztapen sistemak horrela eskatzen duelako, eta ondorioz, bihar eta etzi beste zonalde batzuetako argiak piztuko dira. Herri osokoak batera, larunbatean, abenduaren 5ean, piztuko dira.
Aurten ahalegin berezia egin da Gabonetako argiztapenarekin, ahal den heinean, eta bizi dugun egoera ikusita, merkataritza suspertzeko xedez.