Berriak
Udalak Kattuin errekan 36 gurpil zahar botata utzi izana salatu du
Berriki udal brigadako langileek botata utzitako 36 gurpil zahar jaso behar izan dituzte Kattuin errekatik, justu Azkarateko zubi azpitik. Udaltzaingoaren arabera, rallyetan erabilitako pneumatikoak dira. Ingurugiroa Babesteko 3/98 Lege Orokorrak jasotakoaren arabera, isunak 300 eurotik 24.000 eurora bitartekoak izan daitezke. Aizpurutxon ere zaborra bota duten beste gune bat antzeman dute udaltzainek. Arau-hauste larritzat jotzen da edozein motatako hondakinak abandonatzea edo isurtzea.
Txakurkumea abandonatuta
Herritar baten abisua jaso ostean, Udaltzaingoan joan den astean abandonatuta utzitako txakurkume bat jaso zuen Zabalotegi baserri ondoan. Animaliak abandonatzea ere arau-hauste larria da eta zigorra 15.000 euro arteko isuna izan daiteke.