“Zaindu aittitte!” esan die alkateak bilobei. Hauen erantzuna: “Oraindik berak zaintzen gaitu gu”.
Egun ederra pasa dezazuela! Zorionak Javier!
Berriak
Alkateak Javier Azpitarte zoriondu du bere 100. urtebetetzean
Tinko eta indartsu, etxekoez gozo inguratuta agertu da Javier Azpitarte Usin Udaletxera gaur goizean, bere 100. urtebetetze egunean. 1920ko azaroaren 26koa da. Alaba, erraina eta bilobak izan ditu bidelagun. Javier Zubizarreta alkateak eman dio ongietorria eta Azkoitiko herriaren izenean zoriondu eta oroigarri bat entregatu dio.
Azpitarte pozik aritu da solasean alkatearekin, senitartekoek miresmenez eta maitasunez begiratzen zioten bitartean. Amaieran, etxekoek momentua aprobetxatu nahi izan dute eurek ere aittitte omentzeko. Sekulako sorpresa eman die, biloba batek bertso sorta ederra eta benetan hunkigarria abestu baitio.