Berriak
Udala Emakumeen aurkako Indarkeriaren Egunaren harira deitutako elkarretaratzera batu da
Udaleko ordezkari guztiak, Javier Zubizarreta alkatea buru dela, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Sostenipe talde feministak deitutako elkarretaratzera batu dira, euren babesa erakusteko.
Jarraian, Udal Osoaren Ohiko Bilkuran, emakumeen kontrako indarkeria salatzen duen Erakunde Adierazpena onartu da biktimei elkartasuna adierazteko eta indarkeria matxista guztiak desagerrarazteko lanean jarraitzeko konpromisoa berresteko.