Berriak
Euskaraldia: “Bakean dagoena bakean utzi” emanaldia eta Jon Maiaren hitzaldia
Euskaraldiaren ariketa borobiltzeko, Udalak eta Euskara Mahaiak antolatuta, bi ekitaldi eskainiko dira datozen egunetan. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek “Bakean dagoena bakean utzi” emanaldia eskainiko dute. Elkarren arteko elkarrizketa bidez, egunerokotasunetik eta jolasetik, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen saiatuko da bikotea, umorea oinarri hartuta.
Emanaldia San Andres egunean, azaroaren 30ean izango da Baztartxo Antzokian eguerdiko 12:30ean.
Jon Maiaren hitzaldia abenduaren 2an
“Extremaduratik bertsolaritzara. Berriak jaio ginen” izenburupean, hitzaldia emango du Jon Maiak. Elkargunean izango da saioa abenduaren 2an, arratsaldeko 18:00etan.
Bizi dugun egoera tarteko, bi ekitaldietan plaza kopurua mugatua izango da eta jendea iristen den heinean sartzen joango da plazak agortu arte. Sarrera doan izango da bietan.