Erakunde adierazpena eta eskumuturrekoak
Biharko ohiko udal osoaren bilkurak alderdiek aurkeztutako testuak bozkatuko ditu, azaroaren 25aren inguruko erakunde adierazpena egiteko.
Halaber, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Berdintasun sailak indarkeriaren kontrako eskumuturrekoak banatu ditu eskoletan, Floreaga Ikastetxean, Xabier Munibe Ikastolan, Azkoitia BHI-n, Bizilore Eskola Aktiboan eta Izarraitz Lanbide Heziketan. Hezkidetza foroan sortu zen ideia, eskolen, kale hezitzaileen, Gazteria Zerbitzuaren eta Berdintasun sailaren artean. Udalak ikasleei argazkiak eta bideoak bidaltzeko eskatu die indarkeria salatzeko.