Berriak
Azkoitia Lagunkoiaren bilera bihar
Azkoitia Lagunkoiak biharko, azaroaren 24rako, deitu du hileroko bilera. Topagunea Elkargunean (Zeharkako aretoan) izango da arratsaldeko 18:00etan.
Ohi bezala, bilera irekia izango da. Pertsona guztien eta bereziki pertsona nagusien bizi kalitatea hobetzeko euren ekarpena egin nahi duten guztiek har dezakete parte.