Berriak
Bihar, asteartea, Torrezurin Euskaraldiko txapa banaketa
Euskaraldiak izen-emate epea azaroaren 24ra luzatu duenez, azken egun hauetan izena eman dutenek txapa jasotzeko aukera dute bihar, azaroak 24. Torrezurin eskuragarri egongo dira Ahobizi eta Belarriprest txapak arratsaldeko 17:30etik 19:30era.
Halaber, Udaleko Herritarren Arreta Bulegoan ere eska daiteke txapa Udala irekita dagoen egun eta orduetan, alegia, astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:30era.
Orain arte, 1.913 lagunek eman dute izena Euskaraldian Azkoitian.