Berriak
Jantzi txapa eta ekin Euskaraldiari!
Hemen da Euskaraldia! Azkoitian 1.787 lagunek eman dute izena oraingoz, baina izen-ematea azaroaren 24ra arte luzatu denez, animatu eta batu zaitezkete oraindik ekimenera!
1.787 lagunetatik, 1.634 Ahobizi dira eta 153 Belarriprest. Ariguneak 31 dira. Gaur hasi da ariketa eta datozen 15 egunetan mezua argia izan behar du: Euskara “Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan”.
Izena eman daiteke www.euskaraldia.eus atarian edo Elkargunean eta Udaletxe sarreran jarritako kutxetan.