Ostiral, larunbat, igande eta astelehenetan zine emanaldiak 19:00etan dira covid-19a tarteko, eta beraz, leihatila 18:30ean zabalduko da. Igandeetan, umeei zuzendutako zine emanaldiaren aurretik ere eskuragarri egongo dira sarrerak, 16:00etatik aurrera hain zuzen. Sarrerak 8 eurotan jarriko dira salgai.
Berriak
Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketarako sarrerak salgai, zine emanaldien aurretik
Zuhaitz Gurrutxagak “Futbolistok” bakarrizketa ikuskizuna emango du abenduaren 5ean Baztartxo Antzokian. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da. Gurrutxagak futbolari profesional gisa izandako esperientziak izango ditu hizpide umorea erabiliz.
Zuhaitz Gurrutxagaren ikuskizunerako sarrerak salgai egongo dira bihartik aurrera, alegia, azaroaren 20tik aurrera Baztartxo Antzokiko leihatilan zine emanaldien aurretik.
Alegia, zine emanaldi bakoitza baino ordu erdi lehenago zabaltzen da leihatila eta horixe izango da sarrerak erosteko jarriko den ordutegia.