Berriak
Bulegok bi emanaldi emango ditu abenduaren 8an
Azkenean Bulego taldeak bi emanaldi emango ditu abenduaren 8an Baztartxo Antzokian. Udalak astelehenean iragarri zuen Bulegoren kontzertua eta egun berean jarri ziren salgai emanaldirako sarrerak. Ordu gutxitan agortu ziren, ordea, sarrera guztiak. Hori ikusita, Udalak eta Bulegok egun berean bi kontzertu jarraian ematea erabaki dute. Bata 16:00etan izango da eta bestea, 18:00etan.
18:00etako kontzerturako sarrerak agortuta daude baina 16:00etan izango den kontzerturako sarrerak bihar, azaroak 20, jarriko dira salgai, 13:30ean, www.bulego.eus atarian.
Egun horretan Bulegok bere EP berria aurkeztuko du.