Arnasguneetan ere, bultzada
Egunero mintza-jardunean bizi garen herrietan pentsa daiteke gurean natural natural egiten dela euskaraz eta ez dela beharrezkoa horrelako ariketarik, baina arnasguneak ez dira eremu blindatuak, hauskorrak baizik. Praktika indartu ezean, arnasguneetako ohiturak ere di-da batean aldatu daitezke, euskarak azken urteotan irabazitako tokia arriskuan jarriz. Horregatik du berebiziko garrantzia hizkuntza ohiturak finkatzeak eta iraunarazteak. Horretarako tresna aproposa da Euskaraldia.
Berriak
Euskaraldiko txapa banaketa aurrera doa!
Euskaraldia bertan da! Azaroaren 20an, ostiralean, hasiko da 15 egun iraungo dituen ariketa eta oraindik izenik eman ez dutenek badute aukera. Egun hauetan Torrezuri Erakusketa Aretoan ari dira Ahobizi etea Belarriprest txapak banatzen eta bertara hurbiltzen direnek txapa jasotzeaz gain, izena ere eman dezakete. Gaur arte 1.406 lagunek eman dute izena Euskaraldirako.
Torrezuri Erakusketa Aretoa zabalik egongo da gaur, asteartea, bihar eta etzi goizez 12:00etatik 13:00era eta arratsaldez 17:30etik 19:30era.