Konfinamenduan gertatu bezala, zailtasunak zailtasun, zerbait berritzailea egiteko aukera aprobetxatu nahi du Bulegok. Izan ere, aurtengo urtea “ez da gozoa” izaten ari eta “musika eta kultura arloan bereziki kezkagarria da egoera, kontzertuak eta ekitaldiak etengabe bertan behera gelditzen ari dira”. Durangoko Azoka ez egiteak ere zituzten planak hankaz gora bota dizkietela azaldu dute. “Urtero milaka pertsona biltzen dituen eta Euskal kulturaren erdigune garbia den Azoka, aurtengoan ez da gauzatuko Covid-19ak sortutako arazoak direla-eta. Azokak urtero talde berri zein beteranoak batzen ditu Durangon, kontzertuak eskaintzeaz gain beraien produktuak publikoari eskaini eta euskal kulturari hauspoa emateko helburuarekin”. Taldearen nahia aurtengo azokan bere proiektuaren berri ematea zen, musika zuzenean jotzeaz gain, diskak salduz, baina ezin izango dute helburua bete.
Bulego entzun nahi duenak Azkoitian du aukera.