Javier Zubizarreta alkateak animoak emateko mezu bat helarazi die grabazio bidez San Jose Egoitza osatzen duten guztiei zuzenduta.
Hezkuntza zentroek eta Bizkargi Musika Eskolak ere bideoan grabatu dituzte euren emanaldiak gero astean zehar egoitzan ikusi eta gozatu ditzaten.
Egitaraua osatzen dute zine forum saioak, txokolatadak edo bingoak. Igandean, azaroaren 15ean, itxiera emango zaio Adinduen Asteari meza ondorenean bazkari berezi bat eta opari banaketa eginez.