Berriak
Elkargunean ezingo da dutxarik eta aldagelarik erabili eta 21:00etan itxiko da
Bihartik aurrera coronavirusaren transmisioa mozteko indarrean jarriko diren neurri berriak tarteko, Elkargunean ezingo da dutxarik eta aldagelarik erabili bihartik aurrera. Padel eta squashik ere ezingo da praktikatu pistak itxita egongo direlako.
Kirol ikuskizunik ere ez da izango eta instalazioetan derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea, igerileku barruan ezik.
Igerilekuak eta gimnasioa erabiltzeko orain arte bezala hitzordua hartu beharko da aurrez.
Ordutegiari dagokionez, gaueko 21:00ean itxiko da Elkargunea. Ondorioz, astelehenetik ostiralera goizeko 7:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan 9:00etatik 20:00etara eta igandetan 9:00etatik 14:00etara.