Saioa HH5, LH1, LH2 eta LH3 adin tarteko umeei zuzenduta dago eta bizi dugun egoera tarteko, plaza kopurua mugatua denez, aurrez izena ematea eskatzen da liburutegira bertara joanda edo 943 85 08 98 telefonora deituta.
Berriak
Ipuin kontaketa saioa Aizkibel Liburutegian Inés Bengoaren eskutik
“Karabi Karaba” izenburupean, ipuin kontaketa saioa egingo da Aizkibel Liburutegian azaroaren 14an. Inés Bengoa ipuin kontalariak gidatuko du saioa eta hitzordua 11:30ean izango da.
Bengoak ipuin sorta dibertigarria eskainiko du “ondo pasatzeko eta irudimena elikatzeko” kontalariaren ahotsaz eta gorputz adierazpenaz lagunduta.