Berriak
Udalak sei peoi kontratatuko ditu Lanbidek diruz lagunduta
Enplegua sustatzeko abian den Urola Ekiten programaren baitan Udalak, Lanbidek diruz lagunduta, balio anitzeko sei peoi kontratatuko ditu. Hautaketa prozesua abian da. Izena emateko epea 2020ko azaroaren 5etik, gaurtik, azaroaren 16ra artekoa da.
Kontratuen iraupenari dagokionez, sei hilabetetarako kontratatuko dira eta lanaldi osorako. Hautagaiei eskatzen zaizkien baldintzen artean daude, besteak beste, langabea izatea eta Lanbiden izena emanda egotea lan eskatzaile gisa.