Zabalik dago jada Xabier Munibe kalean eraikitako bizikleta garbigunea. Gero eta ohikoagoa da bizikletaren erabilera bai kirola praktikatzeko bai eguneroko joan-etorrietarako eta horrek udalerriak ere prestatuta egotea eskatzen du. Bizikleta erabiltzaileek eskatutakoa da eta dugun bidegorri sarearentzat osagarri egokia.
“Geroz eta gehiago praktikatzen da bai mendiko eta bai errepideko txirrindularitza eta espero dut gabirgunea benetan probetxugarria izatea eta erabilera zuzena ematea. Alde banatan irakur daitezke erabilera arauak, esaterako, ura alferrik ez galtzea”, azaldu du Javier Zubizarreta alkateak.