Bi tailer antolatu dira. Lehenengoa pH PHACTOR izenburupean dator. Bertan partaideek substantzia azido eta basikoen kimikari buruzko saiakerak egingo dituzte. pH zer den ikasiko dute eta baita hura neurtzen ere, disoluzio misteriotsu bat neutralizatzeaz gain. Tailer hau azaroaren 12an eskainiko da.
Bigarren tailerra azaroaren 13an izango da eta energian oinarrituko da. Umeek ikusiko dute energia berriztagarriak kontsumitzen ez diren iturrietatik lortzen direla eta ingurumenean inpaktu murritza dutela. Jasangarritasunaren giltzarri da energiaren erabilera efizientea izatea eta tailerrak erakutsiko die denok egin dezakegula gure ekarpena. Halaber, energia hidraulikoan sakonduko dute.
Bai hilaren 12an eta bai 13an, bi saio eskainiko dira. Bata 17:30ean eta bestea, 19:00etan. Plaza kopurua mugatua da.
Edonola ere, tailerretan osasun arau eta gomendio guztiak beteko dira, ekimena segurtasun osoz garatu ahal izateko.