Elikagaiak edo baimendutako produktuak bizitokiko udalerrian dauden saltokietan edo aldameneko herrian erosi behar dira. Bizitokian edo mugakidea den udalerrian ez dauden zerbitzu eta hornikuntzak eskuratzeko, salbuespen gisa, joan daiteke bizitokitik gertuen dagoen saltoki handi batera.
Mugikortasunari dagokionez, zer ulertzen da ondoko herria esandakoan?
Bizitokitik zuzenean joan daitekeeen udalerria da ondokoa, beste herri bat zeharkatu gabe iritsi daitekeen hura.
Joan daiteke pertsona nagusien egoitzetara?
Bai, Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan betiere eta zentroak baimendutako bisitak direnean.
Joan daiteke presondegietara?
Bai, betiere presondegiak emandako baimenarekin. EAEtik atera ahalko da joan nahi den erkidegoak ahalbidetzen badu.
Automobilgintza lantegietara eta ibilgailuen kontzesionarioetara joan daiteke?
Bai, atzeraezinak, derrigorrezkoak eta presentzialki egin beharrekoak diren kudeaketa lanetarako.
Erlijio edo gurtza zerbitzuak jasotzeko atera daiteke bizitokiko udalerritik?
Bai, bizitokiko udalerrian ez dagoenean aipatu zerbitzurik eta gertuen eskaintzen diren udalerrira joatekotan.
Udalerritik kanpoko mugikortasuna baimentzen da saltokietara erosketak egitera edo halal harategietara joateko?
Bai. Bizi den udalerrian horrelako zerbitzurik ez baldin badago, zerbitzua ematen duen eta hurbilen dagoen udalerrira joan daiteke.
Joan daiteke aireportura, geltokietara eta abarretara pertsona bat jasotzera?
Bai, senitarteko baten bila joan daiteke bere etxera bueltatu behar badu.
Menpekotasuna edo desgaitasuna duten edo bereziki zaurgarriak diren senitartekoak bisita daitezke?
Ez. Bakarrik joan ahalko da bere etxera laguntza eta zaintza lanetarako.
Baratzetara lanera joateko herritik atera daiteke?
Bai, bizitokiko udalerrian bertan dauden eta ondoko herrietako baratzetara joateko.
Bigarren etxebizitzetara joan daiteke?
Ez, ondoko herrietan ez badaude kokatuta behintzat.
Arrazoi sindikal edota alderdi politikoen, enpresa elkarteen edo antzekoen aktibitatea tarteko joan-etorriak baimenduta daude?
Bai. Aktibitate instituzionalak direlako.
DEKRETUA APLIKATZEKO BESTE HAINBAT IRIZPIDE
Hilerriak bisita daitezke?
Bai. Bizitokiko udalerrikoa edo ondokoak.
Kultur Etxeetan, Kultur Zentroetan, Kirol Eskoletan eta abarrean burutzen diren jarduerak egin daitezke?
Bai. Bizitokiko udalerrian edo ondokoan.
Egon daiteke aktibitaterik ostalaritzako lokaletan ezarritako ordutegitik kanpo?
Bai. Establezimendu barruan bertako langileak lanean egon daitezke bai 23:00ak baino geroago eta bai goizeko 06:00ak aurretik. Etxez etxeko zerbitzurik ez da baimentzen 23:00etatik aurrera eta aurrez egindako eskaerarik ere ezingo da establezimenduan jaso aipatu ordutik aurrera.
Joan naiteke entrenatzera bizitokia dudan udalerritik edo ondokotik kanpo?
Ez, kirolari profesionalaren, semi-profesionalaren, Basque Team edo goi mailako kirolari ziurtagiria izan ezean. Kasu horretan talde-mugarik eta mugikortasun murrizketarik gabe leihatu eta entrenatu ahalko dute.
Zer ulertzen da kirolari semi-profesionaltzat?
Dagokion euskal federazioak egutegi ofizialaren baitan antolaturiko goi mailako eta kategoria absolutuetako Estatuko eta nazioarteko txapelketetan parte hartzen duten kirolariak dira. Kategoria absolutuko goi mailako kirol autoktonoetako txapelketak barruan sartzen dira.
Beste herri bateko kiroldegira joan naiteke kirola egitera?
Bai, ondoko herria bada.
Beste herri edo erkidego batera joan naiteke aktibitate zinegetikoa edo arrantza praktikatzera?
Ez. Bi jarduerak bakarrik bizitokiko udalerrian edo ondokoan gauzatu daitezke.
Zutik joka daiteke taberna bateko makinan?
Ez. Aulki batean eserita egon behar da makina aurrean.