Berriak
Udalak hilerrira bisitak astean zehar banatzeko eskatu du
Azaroaren 1ean hilerrira joateko ohitura duten herritarrei bisitak astean zehar edo beste data batean egiteko eskatu die Udalak, egunean bertan jende pilaketak saihesteko eta agindutako arauak bete ahal izateko.
Halaber, egoera ezohiko honetan, Udalak eskatu die bertaratzeko asmoa duten herritarrei egonaldia ez gehiegi luzatzeko, jendea txandakatzen joan dadin eta gunearen baimendutako edukiera une oro kontrolatzeko. Udaltzaingoa arduratuko da trafikoa zuzentzeaz eta edukiera zaintzeaz.