Berriak
Munategiko bidegurutzean trafiko aldaketak
GI-631 errepidean, Munategiko bidegurutzean biribilgunea egiteko obra-lanak direla eta, biribilgunea osatzeko behar diren irlatxoak eraikitzeko beharrezkoa da Azkoititik Basarteko industrialdera eta Basarteko industrialdetik Azpeitira zuzenean sartzeko ezkerrerako mugimenduak debekatzea. Lanek 2 asteko iraupena izango dute, urriaren 29tik azaroaren 12ra.
Azkoititik GI-631 errepidetik Basarteko industrialdera joan nahi duenak GI-631 errepidetik jarraitu beharko du Loiolako biribilguneraino, noranzkoa aldatzeko. Era berean, Basarteko industrialdetik Azpeitira joan nahi duenak Txerloiko biribilgunean noranzkoa aldatu beharko du. Azpeitia eta Azkoitia arteko zirkulazioak ez du eraginik jasango.