Dena den, ezin da ahaztu oraindik ere oso egoera berezian gaudela. Hori dela eta, Mintzalagun taldeetan eta ekitaldi guztietan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko dira. Horren haritik, eta aurrez aurreko eskaintzari osagarri moduan, martxoan abiatu zen eskaintzari jarraipena emango zaio, esaterako, urriaren amaieran Mintzapraktika ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera egongo da.
Izena eman edo informazioa jasotzeko
Aurrez aurre, Azkoitiko AEK euskaltegiak Kultur Etxean , 4.solairuan duen bulegoan ( 607 612 697- azkoitia@aek.eus) edota Udaleko euskara zerbitzuan ( 943 857 175 – euskara@azkoitia.eus ). Izena emateko epea azaroaren 6ra arte luzatuko da.
Parte hartzea dohainik da eta mintzalagunek hainbat abantaila eskuratuko dituzte: harpidetzetarako deskontuak, zozketak, sariak...