Berriak
Gune berria PCR probak egiteko eta Covid 19arekin lotutako sintomak dituzten pazienteak artatzeko
Anbulatorio atzean gune berri bat egokitu da PCR probak egiteko eta Covid-19arekin loturiko sintomak dituzten pazienteak artatzeko bertan.
Eremu berriak ahalbidetuko du lehen mailako arreta ematerakoan kutsatuta egon daitezkeela uste duten pazienteak eta beste patologia batengatik bertaratu direnak elkarrengandik bereiztea.
Gunea berria martxan datorren asteartean, hilaren 27an jarriko da. Behin funtzionamenduan jarrita, San Frantzisko ermita ondoan dauden karpak kendu egingo dira.
Espazio berria egokitzeko aurrefabrikatutako modulu bat jarri da, beharrezko guztiarekin hornituta eta karpek baino erosotasun handiagoa eskaintzen duena.