Liburutegiko zerbitzuak
Bestalde, Aizkibel Liburutegiak gogorarazi nahi die herritarrei une honetan eskaintzen dituen zerbitzuak.
* MAILEGUAK ETA ITZULKETAK: BAI
* INTERNET: BAI
- Ordu 1 egunean gehienez.
- Bukatzerakoan norberak teklatua-sagua, mahaia eta aulkia garbitu beharko ditu.
* FOTOKOPIATU / INPRIMATU: EZ
* EGUNKARIAK: EZ
* ALDIZKARIAK: BAI
* LIBURUTEGI GUZTIAN
MAHAI BAKOITZEAN PERTSONA BAT GEHIENEZ
- Bukatzerakoan norberak mahaia eta aulkia garbitu beharko ditu.
- Beheko pisuko mahaietan egunean ordu 1 gehienez.
* IPUINEN TXOKOAN SARRERA BANAKA
-Famili berdinekoak ezik
- Irekita liburuak maileguan hartzeko bakarrik.
Sarreran eta irteeran hidrogelarekin eskuak garbitu beharko dira.
Berriak
Liburutegien Eguna ospatzeko ipuin kontaketa saioa eskainiko da larunbatean
Urriaren 24an Liburutegien Eguna ospatzen dela-eta, Aizkibel Liburutegian ipuin kontaketa saioa antolatu da. Maider Galarza izango da ipuin kontalaria “Beldurrentzako Ipuinak” izenburupean. Saioa, larunbatean, hilaren 24an, izango da goizeko 11:30ean.
Izen-ematea
Saioa HH5, LH1, LH2 eta LH3 adin tarteko haurrei zuzendua dago eta umeentzat bakarrik da. Gehienez 20 haur joan ahalko dira Covid 19aren eraginez indarrean dauden murrizketak tarteko. Horregatik, joan nahi dutenek izena eman beharko dute Aizkibel Liburutegira bertara joanda edo 943 85 08 98 telefonora deituta.