Enpresa askotan arratsaldeko erreleboa 14:00etan hasten dute eta txanda horretan sartu behar duten langileek bereziki kontutan izan beharko dute trafiko mozketa.
Lasterketa normaltasunez joaten bada eta aurreikusitako ordutegiaren barruan, 15:15erako GI-631 irekita beharko luke egon berriro behintzat Azpeitirako norabidean. Zumarragarantz beranduago zabalduko da txirrindulariak ere Legazpirako norabidea hartuko baitute.
Trafikoa zuzentzeko eta seinaleztatzeko boluntarioak
Trafiko, Ertzaintza eta Udaltzaingoaren agenteak arduratuko dira trafikoaz. Alabaina, boluntarioen kolaborazioa eskatu dute Altzibarko biribilgunetik Elosuko bidegurutzera doan tartean trafikoa zuzentzeko eta seinaleztatzeko. Boluntariorik balego, Udaltzaingoarekin jarri beharko lukete harremanetan 943 85 71 71 telefonora deituta.