Berriak
Hautsita agertu da tutu malgu baten muturra bizikleten garbigunean
Azken xehetasunak falta dira bizikleta garbigunea martxan jartzeko, errotulazio lanak kasu. Zerbitzua ematen hasi aurretik, ordea, puskatuta agertu da tutu malgu baten muturrekoa, errespetu ezaren eta salagarria den ekintza baten ondorioz. Udalak horrelako jokaerak ez ditu onartzen eta espazio publikoak zaintzeko eskatu du, bereziki, publikoa dena guztiona delako eta guztiok zaindu beharrekoa.