Osasun sailak egunero argitaratzen ditu herrizka bezperan egindako PCR proben emaitzak. Gaurkoan Azkoitian 6 emaitza positibo zenbatu ditu. Atzo 23 zenbatu zituen.
Euskadin atzo 9.502 PCR proba egin ziren eta horietatik, 1.300 Azkoitian.
Bestalde, Osakidetzak ez du zehaztu noiz emango duen ezagutzera Azkoitiko behaketa lanaren emaitza.
Osasun gomendioak zorrotz betetzeko eskatzen du Udalak
Udalak, beste behin, herritarrei osasun gomendioak zorrotz betetzeko eskatu die, alegia, maskara zuzen erabiltzeko, eskuak sarri garbitzeko, distantziak mantentzeko, jende-pilaketak saihesteko eta ahal den heinean bizitza soziala murrizteko.
Aparkalekua
Oteiza Frontoiak aparkaleku gisa erabil daitezke Gurea pilotalekuan PCR probak egiten dituzten bitartean. Horrela, ez testa egitera doazenek ez bertako bizilagunek ez dute arazorik izango aparkatzeko.