Hizkuntza Eskolak ikasleei eskatu die lehenengo egunean eskolara joateko dagokion informazioa eskura dezaten. Seguruenik talde askok modu presentzialean eta digitalean jasoko dituzte eskolak eta horretarako azpitaldeak egingo dira. Azpitalde horiek zeintzuk osatuta dauden lehenengo egunean emango da jakitera.
Nolanahi ere, eskolak protokolo zorrotzarekin hasiko du ikasturtea eta osasun egoeraren arabera joan daitezke aldatzen aipatu neurriak.
Berriak
Hizkuntza Eskola Ofizialak eskolak presentzialki eta digitalki ematea planteatzen du
Hizkuntza Eskola Ofizialak datorren astean ekingo dio ikasturteari eta bizi dugun osasun egoera eta gelen ahalmena ikusita, eskola presentzialak eta online bidezkoak konbinatzea aurreikusten du.
Eskolak emateko hiru modalitate planteatu dira. Alde batetik, eskola guztiak modu presentzialean ematea taldeak ez badu gainditzen gelaren gehieneko edukiera. Bestetik, gelaren edukiera gaindituz gero, aurrez aurreko eskolak eta online jarduera konbinatuko lirateke. Azken kasu honetan, ikasleek asteko bi saioetatik bat aurrez aurre izango lukete eta bestea, telematikoki jasoko lukete. Azkenik, hirugarren eszenatokia ere planteatu da. Alegia, talderen bat edo gehiago konfinatu behar izanez gero, ikasleek tresna digitalen bidez jasoko dute urruneko hezkuntza.