Hemendik aurrera 283 eserleku egongo dira erabilgarri aretoan eta 31 anfiteatroan.
Berriak
Ikusle baten eta bestearen artean eserleku bat hutsik utzi beharko da Baztartxon
Covid 19ak zineetako edukiera gutxitzea ekarri du. Legeak edukiera osoaren %60a baimentzen badu ere, Baztartxo Antzokian eserlekuen erdiak beteko dira gutxi gora-behera. Izan ere, hartutako azken neurriaren arabera, ikusle baten eta bestearen artean eserleku bat hutsik utzi beharko da kasu guztietan, baita familia berekoen artean ere.
Orain arte, arduradun batek ikus-entzuleei non eseri azaltzen zien eta bakoitzari eserleku bat egokitu, talde edo familiak batera jarriz eta talde edo familien artean bi eserlekuko tartea utziz. Horrek ordea denbora eskatzen du eta atzerapenak sor daitezke. Horregatik eserlekuak tartekatzeko erabakia hartu da eta edukiera osoaren erdia beteko da.