Horretarako, helburu desberdinekin eskaintzen diren baliabideak hiru ataletan bereizten dira.
1. KLINK Bide: ekintzailearen ibilbidean bidelagun izatea du helburu. Horretarako, enpresa kudeaketarako erremintak eskura jarri eta enpresa sortu ondorengo hiru urteetan jarraipen zerbitzua ematen da.
2. KLINK Atari: ekintzailea eta honek sortutako enpresa berriari ikusgarritasuna ematea du helburu. Horretarako, ekintzaileak komunikazio era desberdinetan ezagutzera emango dira; ikastetxeetako sentsibilizazio saioetan, elkarrizketetan, sare sozialetako difusioan, e.a.
3. KLINK Gune: ekintzaileak elkarren artean kezkak zein ideiak partekatzeko edota beraien arteko sinergiak sortzeko espazioa da. Horretarako, kafe tertuliak eta intereseko jardunaldiak antolatzen dira.
Ondorengo hilabeteetan izango duzu gure berri.