Azkoitian PCR probak astelehenetik ostiralera egingo dira goizetan, 9:00etatik 11:00etara bitartean eta beti aurrez hitzordua hartuta. PCRak egiteko gunea anbulatorio ondoan egokitu da, justu San Frantzisko ermitaren ate aurrean.
Edonola ere, kutsadura broteren baten ondorioz test masiboak egin beharko balira, probak Gurea pilotalekuan egingo lirateke, non dena prest dagoen horretarako.