Ibilbideei dagokienez orain arteko berdinak mantenduko dira. Hiru ibilbide egingo ditu autobusak Aizkibel Liburutegitik irten eta auzoetara. Covid 19a tarteko, eskolak bertan behera geratzearekin eskola ordutegietara egokitutako ibilbidea etenda egon da baina ikasturtea hastearekin batera berriro ere martxan dago.
Zerbitzuak urteko 131.508,82 euroko (BEZ barne) aurrekontua du eta Autobuses La Guipuzcoana enpresak ematen du.
Urbanue - Herri barruko garraio publikoaren ordutegia eta ibilbidea.
Eskoletako sarrera orduetara egokitutako ordutegia eta ibilbidea.