Bost saioetan xilografiaren historia, teknika eta tresnak ezagutzeaz gain, praktikan jarriko da xaflekin lan eginez.
Oihana Ugartek sormena lantzeko erabiltzen du aintzinako teknika hau. Horrela deskribatzen du berak: “Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez daukagu marrazten jakin beharrik, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da islada, une hortako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan. Irrifarrez, bidaiatzen.”
Covid 19arekin batera beste hainbat ikastaro bertan behera geratu ziren, nahiz eta batukada eta etxeko konponketen saioak online jarraitu. Orain, modu presentzialean berriro ekin zaie batukada saioei eta zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa ere martxan da berriro.
Covid 19: Kontigentzia plana ikastaroetarako (pdf)
Oihana Ugarte formatzailea lanean.