Pertsonaiek elkar maite dute baina bizitza ulertzeko modu kontrajarriak dituzte.
Horrela dio sinposiak: Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustekabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte… Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin gure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak. Guzti hori da “.Moko Zorrotza”.