Aurreikuspenaren arabera, hamar bat egunetan amaituta egongo dira lanak. Obrak exekutatzen dituzten bitartean, tarte labur batean itxi egingo da bidegorria eta bizikleten zirkulazioa Xabier Munibe kaleko errepidera desbideratuko da.
Udalak 30.000 euro bideratuko ditu bizikleta garbigunea eraikitzera.
Berriak
Hasi dira bizikleta garbigune publikoa eraikitzeko lanak
Hasi dira jada herriko lehenengo bizikleta garbigune publikoa eraikitzeko lanak. Gero eta eskaera handiagoa du zerbitzuak asko baitira txirrindularitza praktikatzen dutenak edota joan-etorrietarako bizikleta hautatzen dutenak.
Kokapen ezberdinak aztertu ostean, Udalak erabiltzaile izango direnekin adostu zuen Xabier Munibe kaleko autobus geltokiaren atzeko partean eraikitzea bizikleta garbigunea bi arrazoirengatik nagusiki. Batetik, bidegorriaren ondoan dagoelako eta bestetik, herrigunean eta eskura geratzen delako.