Denera 160 eskaera jaso ditu Udalak eta haietatik bederatzi atzera bota dira irizpideak ez betetzeagatik. Onuradunak suertatu diren 151 establezimenduetatik 142k guztiz itxita izan zituzten euren saltokiak alarma egoerak iraun zuen bitartean. Beste bederatzi berriz partzialki irekita mantendu ziren. 900 eta 450 euroko diru-laguntzak jaso dituzte, hurrenez hurren.
Covid 19ak 270.000 euroko gastua eragin dio Udalari
Momentuz, covid 19ak 270.000 euroko gastua eragin dio Udalari, Gurutze Gorriari eta merkataritzari, ostalaritzari eta zenbait zerbitzu enpresei emandako laguntzak tarteko. “Halabeharrez, festa, kultur agenda eta gainerako ekintzak ia guztiz murriztu dira, baina bizi dugun egoera kontutan hartuta, esfortzu ekonomikoa eta baliabideak beste alor eta behar batzuetara bideratu behar izan dira”.