Ikastaroak LH3 eta DBH4 arteko neska-mutilei zuzenduak daude. Hasiberri eta aurreko urteetan parte hartu dutenen artean taldeak bereiztu egingo dira. Astean ordu t’erdiko saioa izango dute, 17:15etik 18:45era, 20 ordu osatu arte. Eguna taldearen araberakoa izango da.
Informazio gehiago jasotzeko Elkargunera deitu daiteke 943 85 25 44 telefono zenbakira edo info@elkarguneazkoitia.net helbidera idatzi.