Azkoitia Ezagutuz programaren baitan irailerako beste bi proposamen luzatu dira. Irailaren 19an, 12:00etan, Santa Klara komentuan izango da bisita gidatua eta irailaren 26an, ordu berean, Intsausti Jauregian.
Ezkutuko Altxorrak
Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan, irailaren 13an, 12:00etan, Parrokiatik irtenda Azkotiaren Sorrera bisita gidatua eskainiko da eta irailaren 20an, ordu berean, herriko jauregi eta dorretxeak ezagutzeko parada izango da.
Eskaintzaren helburua bertakoei zein bisitariei Azkoitiko ondarea ezagutzera ematea da.