Elkarguneko webgunean ikus daiteke kanpoko igerilekuetan tokirik dagoen ala ez. Bertan, irudi gisa “semaforoa” agertzen da eta denbora errealean jakin daiteke tokirik libre dagoen edo ez bertara joan aurretik.
Gaubela
Eusko Jaurlaritzak hartutako neurrien baitan, udal eskumenari eragiten dienen artean dago halaber gaubelei dagokiena. Gehienez 30 lagunek parte hartu ahalko dute gehienez heriotza bakoitzean.
Beste hainbat neurri
Covid 19ari aurre egiteko indarrean dauden neurri nagusien artean aipatzekoak dira ondorengoak: taldeak gehienez 10 lagunekoak izatea gomendatzen da, kalean debekatuta dago erretzea bi metroko distantzia gorde ezean, gazte-lokalak itxita jarraituko dute eta maskararen erabilera zuzena derrigorrezkoa izaten jarraituko du. Botiloiak debekatuta daude eta ostalaritzako establezimenduak goizeko ordubaterako itxi beharko dira.