Ateaurre barroko eta platereskoa, errenazimendu eta barroko estiloko erretaulak edota Cavaille Coll organo erromantikoa dira XVI. mende hasieran eraikitako elizak gordetzen dituen zenbait altxor. Eliza eraiki aurretik toki berean ospitalea eta ermita omen ziren.
Azkoitia Ezagutuz egitarauaren baitan, gaurkoa izan da abuztuko azken bisita. Hurrengoa irailaren 6an izango da. Azkoitiko gune historiko momumentalaren inguruko bisita gidatua egingo da.
Informazioa: 943 15 18 78 / i-loiola@urolaturismo.eus