2020an 90 urte bete edo beteko dituzten pertsona guztiei jakinarazpena bidali zaie eurak edo familiako kideren bat oroigarria jasotzera Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko bulegotik pasa dadin. Horretarako azken eguna ostegun hau da, abuztuaren 13a. 10:00etatik 12:00etara bitartean pasa daiteke oroigarria jasotzera.
Berriak
Oroigarria jasoko dute 90 urte betetzen dituzten gizon eta emakumeek
Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak eta Udalak urtero omenaldia egiten diete 90 urte betetzen dituzten gizon eta emakumeei. Tradizio bihurtu da urtero Andramaixetan egin ohi den ospakizun bazkari jendetsua. Aurten hori ere bertan behera geratu da bizi dugun egoera tarteko. Alabaina, Plaza Ondo Elkartearen eta Udalaren eskutik, denek oroigarri bat jasoko dute zorion, maitasun eta miresmen keinu gisa, bizitza oso batengatik.