Bertaratu direnek jakin dute, esaterako, nola garai batean ume jaio-berriak edo bataiatu gabeak lurperatzera eramaten zituztela San Martinera. Konbentzio gerran frantsesen kuartela izan zen eta baita gaixoetxea eta serorearen etxea ere beste sasoi batzuetan.
Ondaregunearen barnealdea berritu eta berreskuratuta dago eta bertan bisitariek Azkoitiko herriaren historia ezagutu dezakete, inguruan aurkitutako aztarna arkeologikoei esker.