Azkoitia Ezagutuz: San Martin Ondaregunea
Ezkutuko Altxorrak programarekin batera Azkoitia Ezagutuz ere abian da. Udalaren turismo eskaintzaren baitan, ostiralean, abuztuaren 7an, San Martin Ondaregunean bisita gidatua egingo da eguerdiko 12:00etan. Norberak bere kabuz bisitatzeko aukera ere badu, Ondaregunea zabalik egongo baita abuztuan astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 11:00etatik 14:00etara bitartean.
Bisitak doan dira baina plaza kopurua mugatu denez, izena ematea gomendatzen da. Horretarako, jarri harremanetan Loiolako Turismo Bulegoarekin:
943 15 18 78 / i-loiola@urolaturismo.eus