Udalak espero du norberarena ez den edo publikoa den igerilekuetara sartzea ez bihurtzea gauetako ohitura, zeren dibertsioa amaitu daiteke atsekabean eta horixe da saihestu nahi dena. Guztionak diren espazioak mesedez errespetatzeko eskatu du, eta bereziki osasun komunitarioa babestea guztion ardura den testuinguru honetan.
Berriak
Udalak ohartarazi du itxita dauden igerilekuetan sartzen dena zigortua izango dela
Azken bi asteburuetan hainbat lagun identifikatuak izan dira goizaldera itxita zeuden igerilekuetan sartzeagatik. Duela bi aste hogei bat gaztek urbanizazio pribatu bateko igerilekura sartzea lortu zuten. Gehienak korrika atera ziren polizia agenteen presentziaz ohartu bezain azkar. Aurreko asteburuan antzeko gertaera errepikatu zen baina Ugarteigarango igerileku irekietan. Hogei bat pertsona daude identifikatuta gertakariengatik.
Udalak erantzukizunez jokatzeko eta espazio publikoak errespetatzeko eskatu du, ohartaraziz horrelako arau-hausteentzat ezarritako gutxieneko zigorra 600 eurokoa dela eta 3.000 eurotara iritsi daitekeela larritasunaren arabera, Osasun Publikoaren Legeak jasotzen duenez.